Irakurketa

Neska bat irakurtzen

Irakurketa prozesu kognitibo konplexu bat da[1], zeinetan sinbolo edo grafemak dekodetzen diren eurengan dagoen esanahia eraiki asmoz. Prozesuan oinarrizko elementuak albo batera utzi eta euren esanahiaren analisiari jartzen zaio arreta.

Irakurketa hizkuntza bat ikasteko, komunikatzeko edo informazioa eta ideiak partekatzeko sistema da. Hizkuntza guztietan bezala interakzio konplexu bat dago testua eta irakurlearen artean, irakurleak berak duen aurreko ezagutza, esperientziak, jarrera eta hizkuntza komunitateak eragina. Irakurketa lortzeko praktika behar da eta denborarekin hobetzen den teknika.

Alor akademikoetan asko dira irakurketari lotuta landu beharreko alderdiak[2][3]. Ikastetxean hainbat jarduera[4] egiten dira ikasleak irakurle konpetenteak izan daitezen. Ikasleek askotariko testuak[5], erabilera-eremu askotarikoak ulertu eta interpreta behar izaten dituzte. Irakurketa azkarrak eta azalekoak egiten, —eskaneatzen eta informazio jakin bat bilatzen—, ikasi behar dute eta irakurketa sakonak[6] egiten ere ikasi behar dute.

Ikastetxe askotan hori guztia lantzeko irakurketa planak[7][8][9][10] egiten dituzte. Ikastetxeetan ikasleak bikoteka irakurtzen[11][12] jartzen dira, irakurketa kooperatiboa egiteko teknikak erabiltzen dira, solasaldi literarioak[13] antolatzen dira, etab. Askotariko jarduerak egitea proposatu ohi da[14].

  1. «Gogoeta egiteko: testuak ulertzen laguntzeko gakoak - ikasgunea» ikasgunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Apraiz, Maribi. (2018-06-21). Irakurketa lantzen gure ikastetxeetan. Zer egin? Nola jardun?. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  3. (Gaztelaniaz) Paulo Freire: La importancia de leer y el proceso de liberación. (2004: 16. edizioa). Siglo XXI editores. (Itzul: Stella Mastrangelo). Noiz kontsultatua: 2019-02-22.
  4. «Irakurketa-estrategiak lantzeko - ikasgunea» ikasgunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Zer irakurri? Askotariko testuak - ikasgunea» ikasgunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).[Betiko hautsitako esteka]
  6. «Irakurketa-prozesuak lantzeko - ikasgunea» ikasgunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).[Betiko hautsitako esteka]
  7. «Nola presta dezakegu irakurketa plana? - ikasgunea» irakurgune.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  8. EAEko Irakurketa Plana. 2018.
  9. «EAEko ikastetxe batzuen Irakurketa Planak. Eleaniztasunerantz proiektuaren baitan 19-20.» irakurgune.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  10. EAEko Berritzegune Nagusia. «Irakurketa lantzeko orientabideak - PDF» nagusia.berritzeguneak.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  11. «B05 Ortuellako Berritzeguna: Bikoteka IRAKURKETA LANTZEN» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-31).
  12. «Bikoteka irakurtzen» www.kuetoeskola.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  13. «Tertulia dialogikoak» www.alkartasunalizeoa.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-12).
  14. «Zer egin? Askotariko jarduerak - ikasgunea» ikasgunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search